Erabili Firefox!

Gero eta jende gehiagok erabiltzen du Firefox programa Interneten nabigatzeko. Eskolako informatika gelan ere instalatu dugu jada, eta hemendik aurrera bera erabiliko dugu sarean gabiltzanean. Zergatik? Arrazoi mordoa ditugu horretarako, hona hemen batzuk:
- Software librea dugu eta euskaraz dago gainera.
- Azkarra eta segurua da.
- Gehigarri edo plugin interesgarri ugari ditu: xuxen, euskalbar, downloadhelper...
Eta beste arrazoi asko ere aipatu genitzake, baina ez dugu denborarik galduko horretan. Oraindik instalatu ez baduzu, oraintxe duzu horretarako aukera egokia: egin klik hemen.
Behin instalatuta, pluginak gehituko dizkiogu. Pluginak nabigatzailearen osagarriak dira, eta hauen bitartez, bere zerbitzuak eta erabilgarritasuna ikaragarri handitzen da. Hasteko, honako bi pluginak gehituko ditugu:
- euskalbar : hiztegi mordoa izango dugu eskura nabigatzailearen barran: euskara-gaztelania, euskara-ingelesa... baita sinonimo, esaera zahar eta beste hainbat hiztegi ere. Ezinbestekoa.
- xuxen : Euskarazko zuzentzaile ortografikoa erabiltzeko aukera nabigatzailean idazten dugun bakoitzean: posta elektronikoko mezuak, blogak, wikiak, sare-sozialak...
No hay comentarios:
Publicar un comentario