2011/09/15

Google Docs (II)

  • Igo zure artxiboak Google Docs-ek onartzen ditu artxibo formaturik erabilienak: DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, etc. Beraz, egin aproba eta igo zure artxiboak.
    
  • Partekatu momentuan Zuk gonbidatuak berehala sartuko dira dokumentuan, zuk erabakitako funtzioak egitera: berau editatu edo ikustea
  • Editatu eta aurkeztu beste batzuekin batera, denbora errealean Hainbat jendek ikus dezake dokumentu bera eta bertan aldaketak egin, aldi berean. Aplikazioak aukera ematen du bertan txateatzeko, taldeak hobeto kontrola dezan nork zer aldatu behar duen. Halaber, aurkezpen bat denak batera ikustea di-da batean egiten da
  • Gorde zure lana modu seguruan Zure dokumentuak unean-unean gordetzen ditu Google Docs-ek, eta, behin eginda, sarean gordetzen ditu. Beraz, ez kezkatu idatzi bitartean argindarrak pot egiten badu: zure dokumentua ondo gordeta dago-eta.
  • Gorde eta esportatu kopiak modu errazean Nahi izanez gero, esporta ditzakezu zure dokumentuak zure ordenagailura, formatu hauetan: DOC, XLS, CSV, ODS, ODT, PDF, RTF eta HTML.
  • Antolatu zure dokumentuak Zure dokumentuak erraz bilatzeko, antola itzazu karpetatan. Aukeratu dokumentu bat, eta sartu zure aukerako karpetan. Hori besterik ez.
  • Argitaratu zure lana web orri bat bezala Gura baduzu, sarean argitara dezakezu egin berri duzun dokumentua, web orri gisa. Eta horretarako ez duzu informatikarik ikasi beharrik.
  • Kontrolatu zeinek ikus ditzakeen zure orriak Argitaratu ahal duzu mundu guztiak ikus dezan, zuk aukeratutako gutxi batzuek, edo inork ez. Zuk aukeratzen duzu. Nahi izanez gero, argitaratutakoa di-da batean ken dezakezu saretik. Zuk aukeratzen duzu.
  • Argitaratu zure artikuluak zure blogean Behin artikulu bat idatzita, zure blogean argitara dezakezu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario